Larrialdi baten ondorioz hasitako proiektuak emon ditu bere fruituak. Hiru urte igaro dira Haitin lurrikara izan zenetik; hiru urte bertako bizibaldintzak hobetzeko asmoz behar egiten. Hala egin du Gernikatik Mundura Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE).
Lurrikara gertatu eta diru

a batzen hasi zen Gernikatik Mundura; ia 25.000 euro batu zituen. Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniariak (ISF) erakundeagaz elkarlanean, diru horregaz mediku talde bat bidali zuten Haitira, lurrikarari aurre egiteko.
Ingeniarien taldeak osasun zentroa sortzea zuen helburu, eta asmo horri helduta, elkarlanean aritu dira berarekin gernikarrak, harik eta zentroa bera martxan jarri duten arte. Hemendik aurrera be laguntzen jarraitzeko prest agertu da Gernika-Lumoko erakundea; esaterako, beste proiekturen bat sortuko balitz edo osasun zentroak berak ekipamendu barriak beharko balituzke.
Orain artekoa, ez da soilik diru kontua izan; izan be, osasun eta bizi-kalitatea bermatze aldera hainbat pausu emotea lortu du Gernika-Lumoko erakundeak.
Hala, Haitiko ezbeharretik hiru urte igaro direnean, eta osasun-zentroa martx

an denean, ongintza jaialdi bat egitea erabaki du Gernikatik Mundurak Astran. Zapatuan egin zuten, eta 300-400 bat lagunek, besteak beste, umeen tailer eta jolasekin, ipuin kontalariagaz eta kontzertuekin igaro zuten eguna.