
Eako Udalak jakinarazi duenez, urtarrilaren 7ko euriteekin beste lurjausi bat egon zen moilan. 2012ko urtarrilean be lurjausia egon zela ekarri du gogora udalak, baina orduko hartan jausitako lurraren bolumena txikiagoa izan zela azaldu du. Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzaren laguntzagaz kendu zuen Eako Udalak lurra. Oraingoan, ordea, udalak ezin duela bere kabuz arazoa konpondu adierazi du.
Itsasertz eta Portuen Sailagaz jarri da harremanetan udala, baina lurjausi gehiago egon daitezkeela argudiatuta, astebete itxaroteko eskatu zien aipatu sailak udalari. Arazoa hainbat arinen konpontzeko eskatu du udalak.