Maiatzaren 24tik 26ra izango da aurtengo Arrain Azoka
Arrain Azokaren XIX. edizioak badu data zehatza; maiatzaren 24tik 26ra bitartean izango baita, azkeneko asteburuan. Gaur eguerdian iragarri dute Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Bego Gangoiti Turismo teknikariak prentsaurreko batean.
Bermeoko alkateak Arrain Azoka gure produktuen eta kulturaren «erakusleiho aparta» dela nabarmendu du, eta horren alde, Bermeoko Udalak egiten duen apustua berretsi du.
«Bermeoko Arrain Azoka mota honetako azoketan erreferente izateko lan egingo dugu elkarlanean Udalak eta kontserberak», esan du Bidegurenek; izan be, haren iritziz, «oso garrantzitsua da gure herriaren etorkizunerako».
Horretarako, Bermeoko alkatearen ustez, «garrantzitsua» da urterik urtera Arrain Azoka «modernizatzea» eta baita «berrikuntzak aurkeztea» be.