
Buy Urdaibairen ekimen bat
Buy Urdaibai elkarteak lehen urtebetetzea ospatu du duela gutxi. Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, eskualdeko ekonomiari bultzada bat emoteko jaio zen Buy Urdaibai, eta bidean daudela deritzote. Urte beteko lanak fruituak emon dituela deritzote, eta pozik azaldu dira. Halanda be, elkartea hazten dabil oraindik.
Busturialdeko elkarteak 47 denda eta komertzio batzen ditu dagoeneko. Sare sozialen bitartez, gainera, 138.500 laguneko audientzia potentziala dute, 962 jarraitzaileri esker. Duda barik, helburu nagusiak bete dituztela deritzote Buy Urdaibaikoek. Kalean zein interneten bertoko ekonomia eta kontsumoa bultzatzeko pausuak emon dituztela diote.
Merkataritza foro barriko kideek eskualdeko negozioak sustatzeko modu barri bat aurkitu dute sarean. Merkatarien arteko alkarlanari esker, Buy Urdaibai “tresna eraginkorra eta boteretsua” dela deritzote.