
Sagrado Corazon ikastetxea
Eskolako Agenda 21 egitasmoa modu bikainean garatzeagatik jaso du Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria eta horren erakusgarri den bandera zuria. Hortaz, dagoeneko ikastetxeak zintzilik du aitzatespen hori. Azken urteetan Eskolako Agenda 21 egitasmoa « jo ta su» lantzen ari direla diote ikastetxetik, besteak beste, honakoak landu dituzte: birziklapena, mugikortasuna eta erosketa berdea. Lan horrek guztiak emaitza izan du, izan be, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurumen Sailen eskuetatik jaso baitute ziurtagiria