Ohiko zapatuetatik urrun, bestelako giroa izan du Gautegiz Arteagak joan den asteburuan. Izan be, kalera atera dira herritarrak San Polikarpo jaiak ospatzera. Hala, egun osoko egitarauagaz gozatu bitartean, jai giroan murgildu dira herritarrak. Goizean, meza ostean, hamaiketakoa izan zuten elizpera bertaratutakoek. Arratsaldean, barriz, pala eta eskupilota partiduak jokatu zituzten frontoian, Montorre eskolakoek. Gabonetan hasi zuten txapleketako finalak lehiatu zituzten, lagunarteko partidekin batera. Egunagaz amaitzeko, Tor magoaren ikuskizuna izan zuten aukeran herrikoek, eta horrekin, trikitixagaz gozatzeko aukera be izan zuten tabernarik taberna