
Euskal kostaldean alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, ziklogenesi bategatik lauzpabost metroko olatuak iragarriz. Goizeko seietatik arratsaldeko seiak arte dago olatu handiak sortzeko arriskue. Hori aintzat hartuta, Bermeoko olatu-horma zarratu egin dute. Udaltzaingoak baieztatu duenez, oraingoz ez da arazorik sortu, eta prebenitzeko hartu dute neurria. Halanda be, ez da olatu handiegirik sortzen ari. 17:43an izango da itsasgora.