
Bizkaia Gernikak garaipen handia lortu zuen joan den asteburuan, Ampo Ordizia (Gipuzkoa) hirugarren sailkatuaren kontra. Gernikarrek nagusitasun ikaragarria erakutsi zuten lehen momentutik, eta ordiziarrak noraezean ibili ziren Urbietako zelai basaztuan. Hala, 34-12 amaitu zen norgehiagoka.
Ordiziarren kontra irabazita, basurdeek bi puntura dute VRAC liderra. Izan be, gaztelarrek galdu egin zuten asteburuan, ezustekoa emonez. Amlin Challenge txapelketa dela eta, Bizkaia Gernikak bi partida gutxiago jokatu ditu. Hala, atzeratutako partidetako bat irabazteagaz nahikoa izango litzateke bertokoak lidergora bueltatzeko.Datorren asteburuan izango dute lidertza berreskuratzeko lehen aukera, Getxoren kontra.

Bizkaia Gernikak sasoiko dagoela erakutsi zuen Ampo Ordiziaren kontra. Ez zen partida erraza, baina edarto jokatu zuten. Basurdeek defentsa bikaina egin zuten. Hala, 65. minutura arte Ordiziak ez zituen lehen puntuak lortu. Ordurako 34-0 zegoen markagailua.
Ohorezko mailako sailkapena ikusteko