KESBeko neskek azken sailkatuaren kontra jokatuko dute Malosten
Gernika KESBeko neskek ligan seigarren garaipena lortzeko aukera edarra izango dute asteburuan. Hamahirugarren jardunaldian, Las Rozas (Madril; Espainia) azken sailkatuaren kontra jokatu beharko dute. Bihar irabaziz gero, mailaz mantentzeko helburua eskuan izango lukete gernikarrek. Partida irabazteko, gainera, etxeko zaleen babesa izango dute KESBekoek, Malosten jokatuko baitute, 18:30etik aurrera.
Bost partida irabazita, bertoko taldea sailkapeneko zazpigarren postuan dago nahiko eroso. Madrildarrek, bestalde, bakarrik bi partida irabazi dituzte, eta puntu gutxien sartzen duen taldea da. Hala, garaipena etxean geratu beharko litzateke estadistikei erreparatuz gero.
KESBekoak, halanda be, ezin dira fidatu. Las Rozas mailaz bajatzeko arriskuan egon arren, gernikarrei irabazteko gai dela erakutsi du. Lehenengo itzuliko partida, esaterako, bederatzi puntuko aldeagatik galdu zuten bertoko neskek.