Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita
Atzo goizean, 09:45 aldera, Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atzeman zuen Gernika-Lumon, andreen kontrako indarkeria delitua leporatuta. Segurtasun Sailak azaldu duenez, Uharte kaletik zihoazela, gizonak emakumearen kontra ari zen indarrez, auto batean sartzera behartu nahian. Kaleko jantzita zeuden poliziak joatean, haiekin oldarkor jarri zen gizonezkoa, eta emakumea mehatxatu zuen. Hori guztia dela eta, atxilotuta eroan zuten.