Muruetarrak 680 kiloko txapelketan
Muruetako sokatira taldeak 640 kiloko txapelketaren bigarren saioa jokatuko du bihar. Idiazabalen (Gipuzkoa) lehiatuko da gainontzeko bederatzi talde parte hartzaileekin batera, eta kategoria horretako finalean sartzeko aukera izango du gainera. Herriko frontoian neurtuko dituzte indarrak, 17:00etatik aurrera.
Muruetarrak sasoiko daudela erakutsi dute aurtengo Euskal Herri mailako probetan. 680 kiloko txapelketaren podiumean sartzekotan egon ziren, eta 640 kiloko txapelketaren finalean sartzeko aukera izango dute. Sailkatuz gero, Durangon jokatuko lukete finala, otsailaren hasieran.
Lehen bi jardunaldietako emaitzak batuz erabakiko dute epaileek finalean zein talde lehiatuko diren. Joan den asteburuko lehenen jardunaldian Murueta seigarren postuan sailkatu zen. Hala, hutsegite handirik egin ezean, finalean sartzeko aukera asko dituzte bertokoek. Sailkapenaren buruan, bestalde, Ibarra gipuzkoarrak daude.