Barritu egin ditu Santanape kiroldegiko makinak Gernika-Lumoko Udalak. Batetik, hondatuta zeuden spinning-eko bizikletak barriengatik ordezkatu ditu, eta barriak be jarri ditu; guztira, hamar bizikleta barri daude orain. Lehengoen eta barrien artean, guztira, 28 bizikleta magnetiko ditu Sant

anape kiroldegiak. Udalaren arabera, «egunetik egunera zale gehiago ditu kirol horrek». Bestetik, makina eliptiko barri bi erosi ditu udalak; hala, horiek kontuan hartuta, hamar makina eliptiko izan ditu gimnasioak. Makina barri horiek jartzeko 23.200 euroko inbertsioa egin behar izan du udalak, eta, horri esker, «herriko kirol eskaintza publikoaren kalitate maila hobetuko da».