Narrazio laburren XVIII. lehiaketa abiarazi du Erroxapek
Beste urte batez, Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak narrazio laburren lehiaketa antolatu du, aurtengoa XVIII. urtea da. 18 urtetik gora dituzten herritarrek parte har dezakete horretan eta lanok otsailaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dita Erroxape Elkartean (Erreten Lameran), udal liburutegian edo Gizarte eta Kultura Etxean.
Ohi legez, narrazioak euskaraz zein gaztelaniaz idatzi ahalko dituzte parte hartzaileek. Kontakizunek bost eta zortzi orri bitarteko luzera eduki beharko dute eta orrialde bakarrean idatzita, tarte bikoitza erabilita. Gainera, hiru kopia aurkeztu beharko dituzte.
400 euro irabazleentzat
Idazlanaren izenburua eta egilearen ezizena daramatzan gutunazalaren barruan sartu beharko dira narraazioak. Gainera, egilearen datuak be sartu beharko dituzte lanagaz batera gutunazal horren barruan; hala nola, izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbidea.
Modalitate bakoitzeko onenak 400 eurogaz sarituko dituzte, eta finalistak ostera, 200 eurogaz. Gainera, bi modalitateetan irabazleen eta finalisten azpitik sailkatzen diren bermeotarrek sari berezia izango dutela azaldu dute, 250 eurokoa, hain zuzen.