‘Holokaustoren biktimak oroitzeko eguna’ ospatuko dute domekan, Gernika-Lumon
Domekan Holakaustoren biktimak oroitzeko nazioarteko eguna ospatuko dute hainbat herritarrek, eta Gernika-Lumon be hala egingo dute. Egun horren baitan, elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Ez ahaztu ezta barkatu be lelopean, Gernika-Lumoko Iparragirre monumentu ondoan, Merkurio iturriaren parean.
Urtarrilaren 27a aukeratu zuten Holokaustoaren Oroipeneko Nazioarteko Eguna ospatzeko, 1945ean, armada sobietarrak sarraski naziko zelai handiena askatu zuelako egun horretan, Auschwitz-Birkenaun (Polonia)