Neguan hegaztiei jaten emoteko proiektua hasiko du Bird Centerrek
Neguan janaria eskuratzea zailago dute hegaztiek; hori dela eta Inguruko Hegaztiak izeneko proiektu pilotoa abiaraziko du Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek. Muxikako Urretxindorra eta Gautegiz Arteagako Montorre eskolekin lan egingo du aurten. Hain zuzen, etxe inguruetan hegaztientzako janlekuak ipiniko dituzte, «elikatzeko aukera emonez eta gure ingurura erakarriz», esan dute. Gainera, proiektuan parte hartuko dutenen lorategietan edo lursailetan ikusten diren hegaztien gehienezko kopurua espeziez espezie zenbatuko dute, 11 astetan, martxoaren 31 arte, hain zuzen.
Hurrengo neguan egitamoa familiei zabaltzeko asmoa agertu du Urdaibai Bird Centerrek.