Sei ikastaro jarriko ditu Muxikako Udalak herritarren eskura aurten
Muxikako Udaleko kultura sailak 2013. urteari begira ikastaro barriak antolatu ditu eta herritarren eskura jarri gura ditu. Horretarako, baina, izena emon beharko dute muxikarrek aste honetan; izan be, datorren astelehenean, hilaren 28an bukatuko da izena emoteko epea.
Hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango du herritarrak 2013an; besteak beste, pilates, dantzak, yoga, esku-laneak, gozogintza eta jostura ikastaroak izango dituzte aukeran.
Aipatu ikastaroak Zubietaerrota liburutegian eskainiko dituzte, esku-lanak eta gozogintza ikastaroak izan ezik, horiek Ariatzako eskolan eta txokoan emongo baitituzte, hurrenez hurren.
Udalak jakinarazi duenez, herriko ikasleek, erretiratuek eta langabetuek 5 euroko beherapena izango dute aipatu ikastaroetan. Parte hartzeko Zubietaerrotara jo beharko dute. Dena den, telefonoz (645 00 66 63 edo 94 625 79 42 telefonora deituta) edota posta elektronikoz liburutegia.muxika@bizkaia.org helbidera mezua idatzita) be izena emoteko aukera dago.
Ikastaroak 2013
Pilates. Urrian hasita, maiatzera arte. Arratsaldez: astelehenetan eta eguaztenetan, 19:00etatik 20:00etara. Goizez: eguaztenetan eta barikuetan, 11:00etatik 12:00etara. Prezioa: 20 euro.
Dantzak. Urrian hasi eta abendura bitartean. Astelehenetan eta eguaztenetan, 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: 20 euro.
Yoga. Urrian hasita, maiatzera arte. Erretiratuek martitzen eta eguenetan hartuko dituzte klaseak, 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: 15 euro. Gainontzekoek, ostera, martitzen eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara. Prezioa: 20 euro.
Esku-lanak. Urrian hasita, maiatzera arte. Barikuetan Ariatzako eskolan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 20 euro.
Gozogintza. Otsailean eta martxoan zehar. Martitzenetan Ariatzako txokoan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 25 euro.
Jostura. Otsailean eta martxoan zehar. Eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 20 euro.