Preso ohiei laguntza emoteko gune bat
Kartzelatik irtetzeak pozgarria izan beharko luke zentzu guztietan, baina, askotan, denbora luzez espetxean dauden presoak galduta sentitzen dira kanpoan. Kartzelako egunerokotasunera ohituta, ez dakite zelan aurre egin arazo txikienei be. Euskal preso politikoei eta iheslariei be gauza bera gertatzen zaie. Hala, zenbait preso ohik Harrera elkartea sortu zuten, kartzelatik irten barri direnei laguntza emoteko.
Iazko ekainean eratu zuten laguntza elkartea. Ordutik, hainbat aurrerapauso emon dituzte, baina hazten dabiltza oraindik. Joan den asteburuan, esaterako, Busturialdeko laguntza taldea aurkeztu zuten Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan.
Busturialdeko laguntza taldeagaz harremanetan jartzeko Gernika-Lumoko Arrano tabernan galdetu behar dute interesatuek. Diruz lagun daiteke elkartea, edo taldeko kideen betebeharretan parte hartuz.