
75. urteurrenaren harira egindako ekitaldietako bat
Bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiak arrakastatsuak izan zirela argudituta, Lobak taldeko kideak barriro batuko dira aurtengo urteurrena prestatzeko asmoagaz. Apirilaren 27a herriarentzat data berezia dela eta, Gernika-Lumoko lobek ez dute ahanzturan geratu gura. Hala, gazteek bonbardaketari buruz duten ikuspegia ezagutarazi gura dute, artea eta kultura erabilita.
2013ko urteurrena gogoratzeko lehen pausoa zapatuan emongo dute. Hain zuzen, iaz Lobak taldearen ekimenetan parte hartu zuten gazteak batuko dira, hurrengo batzar irekia prestatzeko. Zapatuan, bideo bat grabatuko dute, otsailaren lehen asteburuko batzarrera dei eginez. Izan be, “gustura” hartuko lukete jende barria. Astran grabatuko dute bideoa, 12:00etatik aurrera.
Otsaileko lehen batzarreko data eta ordua, bestalde, ez dituzte zehaztu. Taldeko kideek azaldu dutenez, datorren astean emongo dute hitzordu zehatzaren barri.