Bizkaiko izoztu bariko arrantzaren hitzarmena sinatu dute OPPAO, ELA eta LABek
Bizkaiko izoztu bariko alturako arrantzaren hitzarmena sinatu dute OPPAO, LAB eta ELAk. Aurrerapauso horren aurrean, LABek bere poztasuna erakutsi du, eta esan du akordioa posible izan dela alde guztien partetik negoziatzeko borondatea egon delako, baina bereziki, LABek arrantza politikaren aldeko apostua egiten duelako, “sektorearen etorkizunaren defentsan”.
Gainera, Madrilek eta Patronalak inposatu nahi duten Lan Erreformaren eta murrizketen gainetik Herrialdeko Hitzarmenaren defentsa eta blindajea dagoela adierazi du sindikatu abertzaleak. “Guzti horrengatik gure poztasuna adierazi nahi dugu Arrantzako Herrialdeko Hitzarmenari, kanpotik etorri daitezkeen injerentzien aurrean, eman diogun blindajearengatik”.