Ajangizko Maier S. Coop. enpresak automobilgintzako ibilgailuen diseinuan oinarritutako lehiaketa jarri du abian, bosgarrenez. Colour & Trim eremuan diseinuko proposamenik onenak aurkezten dituzten proiektuak saritzea dauka helburu lehiaketak, eta edozein pertsona fisiko edo erakunde juridikok parte har dezake. Bada, diseinatzaileek eta diseinu enpresek; ikasleek eta unibertsitateek; diseinuko erakunde publiko edo pribatuek; ikerketa eta garapen zentroek; eta automozio sektoreko enpresek aurkez ditzakete beren diseinuak lehiaketara. 8.000, 4.000 eta 3.000 euroko sari bana egongo da; guztira, beraz, 15.000 euro.
Banaka zein taldeka, parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru proiektu aurkeztu ahal izango ditu. Helburuei dagokienez, produktuak ibilgailuaren kanpoko edo barruko alderako izan daitezke eta Colour & Trim proposamenak ibilgailuaren aginte-panelaren aurrealdeko fatxadan, ibilgailuko ateko panelaren heldulekuan, ibilgailuaren aurreko moduluan eta ibilgailuko atearen muntaketan oinarritu beharko dira.
Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da. Epaimahaia diseinu-zentroetako ordezkariek, automobilgintza-enpresetakoek, erakunde publikoetakoek eta automobilgintzako diseinatzaileek osatuko dute eta, oro har, hiru izango dira epaimahaiak balioetsiko dituen irizpideak: diseinu proposamenen berrikuntza, entregagaien kalitatea eta automobilgintza sektorean daukan aplikagarritasuna. Behin epaimahaiak erabakia hartuta, maiatzean ezagutaraziko ditu Maier kooperatibak saridunen izenak.