
Basurdeek eta Worcesterrek Urbietan jokatutako partida
Bizkaia Gernikak 71-19 galduta esan dio agur Amlin Challenge Cup txapelketari. Basurdeek maila ona emon zuten Worcester Warriors talde ingelesaren kontra, baina ezin izan zuten ezustekoa emon. Talde ingelesaren eta gernikarraren artean alde handia dago egun, eta hala ikusi zen zelaian.
Lehen minutuetan Worcesterri eustea lortu zuten bertokoek. Lehen zatiaren erdian, esaterako, 19-13 zegoen markagailua. Halanda be, ingelesek erasoan jarraitu zuten, eta lehenengo zatian 22 puntuko aldea lortu zuten.
Bigarren zatian, Worcesterrek entseguak egiten jarraitu zuen, aldea handituz. Gernikarrek, bestalde, zutoin artera egindako jaurtiketa bategaz egin zituzten bigarren zatiko puntu bakarrak. Partidaren amaieran bertokoek nabarmen egin zuten behera arlo fisikoan.
Basurdeek bi partida irabazita amaitu dute Amlin Challenge txapelketaren ligaxka fasea. Hala, taldearen lehen parte hartzean soberan bete dituzte jarritako helburuak. Europan bi partida irabazi dituen Ohorezko Mailako talde bakarra da bertokoa, eta etxetik kanpo partida bat irabazi duen Ohorezko Mailako talde bakarra.