Metal sektorean akordioak lor daitezela aldarrikatzeko mobilizazioak egingo ditu LABek
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Metal sektorearen herrialdeko hitzarmena adosteko mahai osaketaren lehen bilera egin zutenetik urtebetera, prozesua blokeatuta dagoela kritikatu du LAB sindikatuak, Gernika-Lumon egindako agerraldi batean. Egoera «tamalgarria» dela deritzo sindikatuak, ituna barritzearen premia nabarmenduz. Kontrara, sektore horretako beharginek beren eskubideak galduko lituzketela dio LABek; atzerapauso bat emango litzatekeela, alegia. Hori guztia dela eta, «kalera irtetzeko garaia» iritsi dela azaldu du Jon Iñaki Alkortak, mobilizazioak aurreikusten dituztela iragarriz.
Lea-Artibain eta Busturialdean LABek emango duen lehen urratsa langileak informatzeko asanblea bana egitea izango da. Hilaren 19an egingo dute Busturialdekoa, eta 11:00etan jarri dute hitzordua, Astran. Lea-Artibaikoa, bestetik, urtarrilaren 26an egingo dute. Kasu horretan, Markina-Xemeingo kultur etxean elkartuko dira, 11:00etan. Sektoreko bi eskualdeetako behargin guztiei egin die joateko deia, garrantzitsu baiteritzo hitzarmenaren egoera eta akordiorik ezean eratorri daitezkeen ondorioak jendartzeratzea.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.