
Bilboko noranzkoan, BI-635 errepidetik Urrutxura zein Dudoletara doan bide zati bat jausi da, Zugaztietan; bidegurutzea hartu eta zubia pasatu ostean, hain zuzen be. Langileak bidea konpontzen ari dira; horregatik, errei hori itxita dago ibilgailuentzat. Halanda be, trafikoa bideratzen ari dira bidea konpontzen ari diren beharginek.