
Ken Zazpi taldeak hartutako atsedenaldia aprobetxatuz, bakarkako ibilbidea hasiko du Eñaut Elorrieta gernikarrak maiatza aldera. Hain justu,
Deserria izeneko diskoa grabatuko du Elorrietak hil horretan, bere «berezko konposizioak» argitaratuz bakarkako lehenenengo lan horretan.
Elkar argitaletxeak azaldu duenez, bada, «inspirazio ugari sortu duen gai unibertsal eta historiko» horretan oinarrituko da Elorrieta. «Ikuspegi eta hunkidura ezberdinetatik, erbesteratuaren bakardade sentimendua kantu bilakatzen» du gernikarrak, «beti sustrai bila dabilen gizakumearentzat heldu leku bat eskeintzearren».
Bakarkako lana grabatu ez ezik, zuzeneko ekitaldirik be ez da faltako, eta diskoaren antzera, kontzertuak «zainduak eta bereziak» izango direla esan du Elkarrek, «kantuon kalitateaz ikustentzulearen barruari hitz eginez, denok, modu batean ala bestean, atzerrian bizi garelako, gure sorlekutik eta bihotzaren gunetik urruti».
Ken Zazpik, bestalde, Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz dauka proiektu bat esku artean. Abendurako zeukan taldeak aurreikusita KlasikAT kontzertu sorta, baina urtebete atzeratu behar izan dute.