Gernika Racing elkarteak kopilotu ikastaro baten parte hartzeko aukera emongo du, otsailaren hirugarren asteburuan. Hibai Bilbao elkarteko kideak jakinarazi duenez, ikastaroan parte hartzen dutenek gidari eta kopilotu profesionalen aholkuak entzuteko aukera izango dute. Hala, rallyen munduaz gehiago jakiteko aukera izango dute izena emoten duten kopilotuek.
Bilbaoren berbetan, interesatuek izena emoteko aukera dute oraindik. Hain zuzen, www.gernikaracing.com helbidean jarri duten orri bat beteta emon behar da izena. Dagoeneko 15 pertsonak emon dute izena, eta gehienez, 30 hartuko dituzte. Hala, lehenbailehen apuntatzea gomendatu du elkarteko kideak.
Bilbaok argitu duenez, “edonor apuntatu daiteke”. Izan be, “hasiera-hasieratik” azalduko dute zein den kopilotu baten egitekoa.
Helburua
Ikastaroaren helburu nagusia, kopilotuek formakuntza minimo bat izatea da. Izan be, apur bat ikasiz gero, gidariaren laguntzaileak asko hobetzen duela deritzote Gernika Racing elkartekoek.
Datu garrantzitsuenak
- Zer da. Kopilotuentzako klase teorikoak eta praktikoak. Otsailaren 16an, Aintzane Goñik, Borja Odriozolak eta Rodolfo Barriok emongo dute klase teorikoa. Otsailaren 17an, Txus Jaiok, Gorka Antxustegik eta Guillermo Ibarretxek parte hartuko dute klase praktikoan.
- Izena emoteko. www.gernikaracing.com helbidean dagoen orri bat beteta emon behar da izena.
- Noiz arte. 30 parte hartzailetan jarri dute muga. Dagoeneko 15 pertsonak emon dute izena.
- Prezioa. 140 euro ordaindu behar dira.
- Non. Astran emongo dute ikastaroa.