Azken orduetako euriteek eraginda, Foruko Upeta errekak gainezka egin du. Busturiko San Kristobal auzoan be, Mape errekak gainezka egin du auzoko baselizaren parean, eta harrobi ondoan dagoen txokoan be ura sartu da. Bestalde, eskualdeko gainontzeko errekak gainezka egiteko mugan daude.
Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxeko arduradunek umeen bila joateko dei egin diete gurasoei.
Erreka eta ibai gehienak gainezka egitekoatan daude, baina ez da euriak Busturialdean sortu duen arazo bakarra. Zonaldeko zelai asko, esaterako, urez beteta daude, lurzoruak ezin baitu ur gehiago xurgatu. Hala, datozen oruduetan euria egiteari utzi ezean, egoerak okerrera egin dezake.
Eskualdeko errepidean be kontu handiz gidatu behar da, ur putzu handiak sortu baititu euriak. Errepide nagusietan zein bigarren mailako errepideetan daude ur putzuak.
Euri jasak datozen orduetan jarraituko duela eta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, emergentzia plana jarri du martxan. Jakinarazi dutenez, Bizkaiko errekek eta ibaiek gainezka egiteko arriskua dago datozen orduetan.
Jaurlaritzak azaldu duenez, Foru Aldundia eta kaltetuak izan daitezken udaletako ordezkariak jakinaren gainean jarri dituzte. Hala, ur emariak gora egiten jarraituz gero, neurri zuzentzaileak hartuko dituzte, arazoak ekiditeko. Bestalde, Ertzaintzak, suhiltzaileek eta udaltzainek be, Jaurlaritzaren mezua jaso dute, arreta berezia jarri dezaten datozen orduetan.
Uraren Euskal Agentzia (Ura) eta Euskalmet erreken ur emariaren jarraipen berezia egiten dabiltza.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.