Duela 20 urte lortu zuen Arratzuk Gernikagandik bereizi eta herri izatea. Ospatzeko moduko eguna da hori, eta, horregatik, Arratzuko hainbat bizilagun batu eta jai giroan murgildu ziren atzo. Egunaren hasieran, herriko alkate izandakoek eta egun agintean denak hartu zuten protagonismoa; izan be, udaletxeko balkoira atera eta herritarrei zuzenduta zenbait kontu azaldu zizkieten; esaterako, desanexioa lortzeko zer egin zuten, herriak igaro diren urte guzti hauetan izan duen bilakaera…
Alkateek bukatutakoak, baina, bertsolariek hartu zu

ten hitza, leku beretik; hain zuzen be, Xabier Amurizak eta Jon Enbeitak. Horien ostean, lehengo Arratzuko dantza taldea osatzen zutenek egin zuten dantzan, eta horiekin batera, baita gaur egungoek be. 13:30ak inguruan, bestalde, Arratzuko koruaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, herriko frontoian. Bukatzeko, herri bazkaria egin zuten; 220 bat lagun batuta, iluntzera arte jai giroan murgildu ziren.