Hasi dira jada Kurtzioko baseliza zaharbarritzen
Bilboko Gotzaindegiak dagoeneko hasi ditu Kurtzioko baseliza zaharbarritzeko lanak. Haren egoera gero eta txarragoa zen; izan be, 1983. urtean izan ziren uholdeen ostetik, eraikina abandonatuta dago. Lehenik eta behin, teilatua barrizteari ekin diote.
Bizkaiko eliz ondare artistikoa berreskuratu eta kontserbatzeko lanekin jarraitze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Gotzaindegiari emondako diru laguntzaren bitartez egingo dituzte Kurtzikoko baselizako lanok.
Teilatua barrizteko lanekin hasi dira, oso egoera txarrean baizegoen. Gainera, baselizako teilatua egurrezko egituraz osatuta zegoen eta egitura hori be aldatu egingo dutela zehaztu dute. Jakinarazi dutenez, teilatuarekin amaitzen dutenean, eraikinaren kanpoaldea garbitzeari ekingo diote; eraikina abandonatuta egon danez, itxura eskasa du eta.
Bestalde, ikertzaileek baselizako zorupean aurkitutako hezurrak direla eta, eraikinaren kanpoaldea konpontzen dutenean, lan horiekin jarraitu ahal izateko beharrezkoak diren konpontze lanak be egingo dituzte.