Bermeoko hiru bikotek jokatuko dituzte Uribe Kosta Txapelketaren finalak
Bermeoko Artza eskupilota taldeak hiru bikote izango ditu Uribe Kosta txapelketaren finaletan. Bermeotarrek, jokatutako hiru finalaurrekoak irabazi zituzten. Hala, finalean bikote gehien izango dituen taldea izango da Bermeokoa, Sopelagaz batera.
Umetxoen mailan, esaterako, eskualdeko beste talde bati irabazita lortu zuen sailkapena Artzak. Hain zuzen, 18-13 hartu zuen menpean Gernika-Lumoko Arkupe taldea.
Umeen mailan, bestalde, Lezamari 18-17 irabazita sailkatu ziren bermeotarrak. Partida oso orekatua izan zen, eta azken momentura arte, ez zen erabaki. Amaitzeko, nagusien mailan Galdakaori irabazi zion bertoko taldeak. Hain zuzen, 22-15 irabazi zuten bermeotarrek.
Finalak hilaren 27an jokatuko dituzte, Bermeoko Artza pilotalekuan.
Gernikarrak finaletatik kanpora
Gernika-Lumoko Arkupe taldeak ez du zorterik izan finalaurrekoetan, jokatutako bi partidak galduz. Lehenengo partida Bermeoren kontra galdu zuten umetxoen mailan, eta bigarrena, bestalde, Sopelaren kontra nagusien mailan. Nagusien mailako partida 22-18 galdu zuten.