Basurdeek 15-50 galdu dute, Perpignango USAPen kontra
Perpignago (Frantzia) USAP taldeak aurreikuspenak bete zituen asteburuan, Bizkaia Gernikari nahiko erraz irabazita. Hain zuzen, 15-50 irabazi zuten frantziarrek. Joaneko partidagaz alderatuz gero, itxura askoz hobea emon zuten basurdeek. Izan be, 90-12 galdu zuten bertokoek USAPen kontra jokatu zuten lehen norgehiagoka.
USAP garaipena lortzeko helburuagaz zelairatu zen, eta berehala lortu zituen lehen puntuak. Partidaren hamargarren minuturako, esaterako, 0-19 aurreratu ziren kanpoztarrak. Gernikarrek, halanda be, ez zuten etsi, lehenengo zatiko azken minutuetan joko edarra eginez. Hain zuzen, 15-26 hurbildu ziren markagailuan, lehenengo zatiaren amaieran.
Bertokoen entseguak Michael Dias hegoafrikarrak eta Iñigo Olaeta gernikarrak egin zituzten. Gainontzeko puntuak Declan Cusack irlandarrak egin zituen zutoin artera egindako jaurtiketei esker.
Bigarren zatian frantziarrak hobeto moldatu ziren, gernikarrekiko aldea handituz. Hain zuzen, hiru entsegu gehiago egin zituzten Perpignango jokalariek. Basurdeek, bestalde, ez zuten entsegu gehiago egiteko modurik aurkitu.
Europako azken partida
Genika-Lumoko taldeak hilaren 19an jokatuko du Amlin Challenge Cup-eko azken partida, Worcester Warriors tale ingelesaren kontra. Ingalaterrako taldearen zelain be, maila ona emoten ahalegindukok dira bertokoak.