60.000 bisitari baino gehiago hartu ditu Gernika-Lumok 2012an
Gernika-Lumoko turismo bulegoak jakinarazi duenez, 61.615 bisitari hartu ditu Gernika-Lumok 2012. urtean; horietatik 6.470 bizkaitarrak izan direlarik.
Turismo Bulegoak emondako datuen arabera, katalanak izan dira Espainiatik etorritako bisitarien artean gailendu direnak (8.612 lagun); madrildarrak gero (4.467 lagun) eta valentziarrak ondoren (2.822 lagun). Atzerritik etorritakoen artean, ostera, frantsesak nagusitu direla (5.969 lagun) azaldu dute, eta horien segidan, alemaniarrak (1.877).
Gernika-Lumon izan diren hainbat lagun Bakearen Museotik ere pasatuko ziren, seguraski. Izan be, 30. 000 bisitari baino gehiago hartu ditu museoak 2012an; hain zuzen be, 30.586. Balorazio «oso positiboa» eginez bukatu du urtea Bakearen Museoak; izan be, jakinarazi dutenez, 2011n baino 1.581 lagun gehiago izan dira 2012an. Diotenez, bisitari kopuru igoera horrek «ongi adierazten du museoak Gernika-Lumon, Urdaibain, Euskal Herrian zein Espainian duen garrantzia».