Renteriak Maite Burgoa ondarrutarrari pasatu dio testigua gaur, Bermeon elkarteak egin duen urteko batzarrean. Lehendakari barria aukeratzeaz gain,
sareginek eta neskatilek lan baldintza duinen alde borrokan jarraituko dutela berretsi dute.
(Josune Renteria, elkarteko lehendakari ohia)
Bide beretik, orain arteko lorpenak be azpimarratu dituzte. “Modu duin baten lan egitea lortu dugu, gure lana aintzat hartzea be lortu dugu eta gizarte segurantzan be sartu gara. Baina oraindik orain gauza asko daude hobetzeko”, adierazi du
Maite Burgoa lehendakari barriak.