Busturialdeko eskupilota taldeek Uribe Kosta Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Hain zuzen, Arkupe eta Artza taldeko bost bikote lehiatuko dira finalera joateko txartelagatik.
Bikote gehienek barikuan jokatuko dute. Umetxoen mailan, esaterako bermeotarrek eta gernikarrek alkarren kontra jokatuko dute. Modu berean, Artzakoek ume mailako finalerdia jokatuko dute, eta Arkupekoek nagusi mailakoa. 19:00etan hasiko dira pilota partidak, Etxebarriko pilotalekuan.
Zapatuan, bestalde, Bermeoko taldeko pilotariek nagusi mailako finalaurrekoa jokatuko dute, Sopelako udal pilotalekuan. 16:30ean hasiko da pilota jaialdia, baina bermeotarrek azken partida jokatu behar dute.
Partidak Etxebarrin (19:00etatik aurrera):
- Umetxoak: Bermeo-Gernika
- Umeak: Bermeo-Lezama
- Nagusiak: Sopela-Gernika
Partidak Etxebarrin (16:30etik aurrera):
- Nagusiak: Bermeo-Galdakao