
Joaneko partida Frantzian
Errugbiaren Europako jaia Gernika-Lumora bueltatuko da asteburuan. Bizkaia Gernikak Amlin Challenge Cup txapelketaren bosgarren partida jokatuko du zapatuan, Perpignango (Frantzia) USAPen kontra.Basurdeek Urbietan jokatuko dute, eta horrenbestez, zaleen babesa izango dute, 16:00etatik aurrera.
Bi taldeen artean alde handia dago, eta frantziarrek irabaztea litzateke normalena. Bizkaia Gernikak garaipena lortuz gero, ezusteko handia emongo luke bertoko taldeak, Europako errugbi zaleen arreta bereganatuz. Puntuak etxean gertazea, halanda be, ia ezinezkoa izango da. Joaneko partida, esaterako, 90-12 galdu zuten bertokoek. Hala, asko hobetu beharko dute zapatuan emaitza ona lortzeko.
Gernikarren helburuak Ohorezko Mailako liga txapelketa, eta Errege Kopa dira; eta, horrenbestez, gozatzeko partida bat izango da asteburukoa. Europan jokatzen duten lehen aldian, maila edarra emon du bertoko taldeak, eta helburuak bete ditu, bi partida irabaziz.
Gernikarrak B multzoko hirugarren postuan daude zortzi puntugaz, baina sailkapena lortzea iaz ezinezkoa da. Hala, USAPen eta Worcester-en kontra maila ona emotea izango da bertokoen helburuan, Europako azken bi neurketetan.