Jostailuak, liburuak eta etxetresnak be jaurti ahal izango dira edukiontzi barrietara
Arropak eta oinetakoak batzeaz gain, jostailuak, liburuak eta etxetresna txikiak be batuko ditu Rezikleta-Berohi enpresak. Horretarako, edukiontzi barriak ipini dituztela jakinarazi dute Bermeoko Udaletik.
Arropa biltzeko zerbitzua «hobetu» gura izan du Bermeoko Udalak eta astelehenean ipini zituzten edukiontzi barriak. Lau …
Arropak eta oinetakoak batzeaz gain, jostailuak, liburuak eta etxetresna txikiak be batuko ditu Rezikleta-Berohi enpresak. Horretarako, edukiontzi barriak ipini dituztela jakinarazi dute Bermeoko Udaletik.
Arropa biltzeko zerbitzua «hobetu» gura izan du Bermeoko Udalak eta astelehenean ipini zituzten edukiontzi barriak. Lau edukiontzi barriek lehengo orlegi koloreko edukiontziak ordezkatu dituzte, beraz, leku bardinetan aurki daitezkeela azaldu dute: Anbulatorio aurrean, Merkatu Azokaren kanpoaldean, Gonzalo Nardiz enparantzan eta Santamañe kalean. Orain arte eskaintzen zen zerbitzuarekin arazoak izan dituztela azaldu dute udaletik, «edukiontzietatik arropak lapurtu egin dira, eta gero, arropa batzuk kalean botata agertu izan dira».
Arazo horiei aurre egiteko, batetik, eta bestetik, zerbitzua be hobetu asmoz, Rezikleta-Berohi enpresak edukiontzi barriak ipini ditu, eta horiek «lapurretak saihesteko hobekuntzak dituztela» adierazi dute. Gainera, arropak eta oinetakoak batzeaz gain, jostailuak, liburuak eta etxetresna txikiak (batidorak, argazki kamerak, telefonoak…) be jasoko dituzte.
Sistema hau jadanik martxan dago Bizkaiko beste zenbait udalerritan eta Bermeoko Udalak, horren bitartez, hiri-hondakin solidoek sortzen dituzten arazoen aurrean, beste pauso bat eman gura izan du udalerrian birziklapena bultzatzeko.