Hilaren 20an Bakiotik Gernika-Lumorainoko ibilaldia egingo du Goi-Zalek
Gernika-Lumoko Goi-Zale Mendi taldeak ibilaldi barri bat antolatu du. Hain zuzen be, urtarrilaren 20an egingo dute mendi irteera hori Bakiotik Gernika-Lumoraino.
Ibilaldia burutzeko, 07:30ean aterako dira Gerika-Lumoko autobus geltokitik. Mendi taldeak jakinarazi duenez, 5-6 ordu inguruz ibiliko dira oinezean egun horretan.
Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute, eta bazkideak ez direnek, ostera, 7 euro. Parte hartu nahi duenak izena emon beharko du Goi-Zalek Gernika-Lumoko Pedro Elejalde kalean duen egoitzan. Horretarako aukera, baina, martitzen eta eguenetan egongo da, 20:00etatik 21:00etara.