Hilaren 14tik aurrera banatuko dituzte TAO txartelak
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, TAOren ordainketa helbideratuta duten gernikarrek hilaren 14tik 25era bitartean jaso ahal izango dituzte 2013ko txartelak. Iñigo Lopez de Haro kaleko 6. atarian dagoen bulegoan hartu behar dira txartelak.
Goizez zein arratsaldez egongo da bulegoa zabalik: goizetan, 09:30etik 13:30era; arratsaldetan, 16:30etik 19:30era. Barikuetan eta zapatuetan, alabaina, goizez baino ez da irekita egongo. Informazioa eskuratzeko 94-625 73 19 telefonora dei daiteke.
TAO guneetan aparkatuta egon eta 2013ko pegatina bistan ez duten ibilgailuen jabeei otsailaren 1etik aurrera ipiniko diete isunak.