
Gernika-Lumoko Auka Bidaiak bidai agentziak irabazi du Buy Urdaibai elkarteak antolatutako erakusleiho birtualen lehenengo lehiaketa. Hain zuzen,
facebook bidez 246 boto lortuta irabazi du lehiaketa Gernika-Lumoko komertzioak. Bidai agentziak 57 botoko aldeagatik irabazi dio Gonzalez Decoracion altzari dendari.
Auka Bidaiak-eko langileek azaldu dutenez, pozik daude boto emoileen babesa jaso baitute. Diotenez, lehiaketak publiko zabalago baten aurrean ezagutzera emoteko aukera emon die.
Guztira, 900 pertsona inguruk emon dute botoa
facebook bidez. Antolatzaileen berbetan, “espero baino gehiago” izan dira, eta horrenbestez, “lehiaketa arrakastatsua” izan dela deritzote.
Bestalde, lehiaketa Buy Urdaibai elkartearen barruan dauden komertzioentzat aberasgarria izango dela deritzote antolatzaileek. Izan be, harreman sare bat eratzea lortu dute, sare sozialei esker.
150 euroko txekearen irabazlea
Botoa emonez txapelketan parte hartu duten Busturialdeko herritarren artean, bestalde, 150 euroko txekea zozkatu du Buy Urdaibaik. Jakinarazi dutenez, Nuria Carbajok irabazi du saria. Hala, Buy Urdaibai elkartea osatzen duten kideen dendetan erosketak egiteko 150 euroko txekea jasoko du.
Zozketaren helburua herritarrek erosketak bertoko dendetan egitea da. Ekimenagaz, erosketak sustatuko dituztela deritzote.