
Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzeaz arduratzen den Ataramiñe elkarteak Oier Goitia Abadia preso gernikarrak egindako poema liburua aurkeztuko du asteon, Herrirak antolatutako ekitaldian.
Fakin Xokona da liburuaren izenburua, eta 106 orrialde dauzka. Hitzaurrea eta edizioa Mikel Antzaren eskutik datoz, eta azaleko irudia eta ilustrazioa Iker Morenoren eskutik.
Barikuan egingo dute aurkezpena, 19:00etan, Elai-Alai aretoan.