Gernika-Lumoko liburutegiaren ordutegia luzatu dute
Urtarrilaren 12tik 27ra bitartean asteburuetako ordutegia luzatuko du Gernika-Lumoko udal liburutegiak. Azterketa garaian ikasleek bertan ikasi ahal izan dezaten hartu du udalak neurria. Liburutegia ikasgela bihurtuko da, beraz, urtarrileko zapatuetan, 15:00etatik 20:00etara. Domeketako ordutegia 10:00etatik 14:00etara artekoa izango da.