Aldundiko bozeramale izendatuko dute Rementeria
Juan Maria Aburtok utzitako kargua hartuko du Unai Rementeria Mundakako alkateak. Hala, Batzar Nagusietan EAJren bozeramale izatetik Bizkaiko Foru Aldundiaren presidentetzako diputatu eta bozeramalea izango da Rementeria aurrerantzean. Eusko Jaurlaritzan, Iñigo Urkulluren taldean Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu izango da Aburto hurrengo agintaldian.
39 urte ditu Rementeriak, eta 1999. urtean hasi zuen bere ibilbide politikoa. Marilo Garaio Mundakako alkate zela, Hirigintza zinegotzia izendatu zuten Rementeria urte hartan. Hurrengo agintaldian be kargu bera mantendu zuen, eta alkateorde be izan zen Mundakako Udalean. 2007. urteko udal hauteskundeetan aukeratu zuten Unai Rementeria Mundakako alkate, gehiengo osoz. Legebiltzarkidea be izan da Gasteizen, Bizkai Buru Batzarreko kidea eta Bizkaiko Eudelelen zuzendaritza batzordeko kide be izandakoa da.