800 kilotik gora bildu ditu Madariaga Dorretxeko gune solidarioak
Elikagaiak, jostailuak eta arropak bildu ditu Euskadiko Biodibertsitate Zentroak horretarako bereziki ipinitako gune solidarioan. Guztira, 800 kilo baino gehiago batu dituztela jakinarazi dute. Urtarrilaren 2ra arte zabalik izan duten gune horretan 654 kilo jostailu, 184 kilo arropa eta galtzen ez …
Elikagaiak, jostailuak eta arropak bildu ditu Euskadiko Biodibertsitate Zentroak horretarako bereziki ipinitako gune solidarioan. Guztira, 800 kilo baino gehiago batu dituztela jakinarazi dute. Urtarrilaren 2ra arte zabalik izan duten gune horretan 654 kilo jostailu, 184 kilo arropa eta galtzen ez diren 11 kilo elikagai batu dituzte, hain zuzen be.
Bildutako arropal eta jostailuak irabazi asmorik gabeko Rezikleta-Koopera elkarteak batu ditu. Elikagaiak, bestalde, Kainabera Elkarteak jasoko ditu.
Madariaga Dorretxearen gune solidarioak lau urte daramatza martxan eta urteekin parte hartzea “handitzen” doala azaldu dute Euskadiko Biodibertsitate Zentroko arduradunek.