
Parte hartzaileak talde argazkian
Joan den zapatuan, Urte Barri Saskibaloi Txapelketa jokatu zuten lehenengo biderrez, Gernika-Lumoko gazteek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bederatzi taldek parte hartu zuten, lagunarteko lehen txapelketan. Hala, antolatzaileak pozik azaldu dira, txapelketa arrakastatsua izan dela iritzita. Diotenez, kirol ekitaldi oso dibertigarria izan da, eta datorren urtean jende gehiagok parte hartzea espero dute.
Talde bakoitzean lau lagunek jokatu zuten. Parte hartzeko baldintza bakarra, talde mistoak osatzea izan zen. Hala, mutilek eta neskek osatu behar zuten taldea txapelketa jokatzeko.