Itsasoan galdutako elantxobetar guztiak gogoratu gura izan dituzte herrian, eta, horretarako, horien omenezko eskultura bat jarri dute portuan. Rafael Villasantek egindako lana da hori, eta, hasierako helburua 1912ko galernan hildako zortzi arrantzale omentzea bazen be, Elantxobeko Udalak itsasoan bizia galdutako gainontzeko herritarrak be omendu gura izan ditu. Olatu artetik ateratzen den esku bat beste bati eusten irudikatzen du Villasanteren eskulturak.