Gernikak laugarren partida irabazi du jarraian
Denboraldi hasiera kaxkarra egin arren, Gernika Futbol Taldea sailkapenaren goikaldera bueltatu da, azken jardunaldietan maila edarra emon ostean. Joan den asteburuan, esaterako, gernikarrek laugarren partida irabazi zuten jarraian, play-off postuetatik puntu bakarrera jarriz.
Lehen itzuliko azken partidan, Gernikak 2-1 hartu zuen menpean Alaves B. Lehenengo zatiaren amaieran sartu zuen Artolak gernikarren lehen gola, baina Alavesek norgehiagoka bardintzea lortu zuen bigarren zatiaren hasieran. Garaipenaren gola, bestalde, Zarandonak sartu zuen 75. minutuan.
Laugarren partida jarraian irabazita, bertoko taldea sailkapenaren bosgarren postuan jarri da, 33 puntugaz. Bermeorengandik puntu bakarrera daude, eta seigarren sailkatuagaz bardinduta.
Lehenengo itzulia amaituta, Gernikak bederatzi partida irabazi ditu, sei partida bardindu ditu, eta lau partida galdu ditu.