Biharko azken saioaren faltan, Alegria Erregenetako txapelketaren lehen postuan dago
Mendatako Erregenetako asto proba txapelketaren azken saioaren faltan, Ugalde bermeotarra jarri da sailkapenaren buruan. Bermeotarraren astoak 57 untze pasatxoko marka ezarri zuen, hereneguneko saioan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Ugalderen astoa primeran moldatu zen, marka edarra eginez.Halanda be, txapelketaren azken saioan asto indartsuek parte hartuko dute, eta horrenbestez, sailkapena aldatu daitekela nabarmendu dute Oilarganekoek.
Harri barria dela eta, bestalde, aurten asko bajatu dira markak. Antolatzaileen berbetan, «harriak pisu gehiago du, eta azken urteetako marketara heltzea ezinezkoa izango da”. Diotenez, “60 untzeko marka” ezarriko da gehienez. Iaz, bestalde, ia 70 untze eginda irabazi zuen Maiora Elkarteak.
Azken saioa bihar jokatuko dute
Txapelketaren azken saioa bihar jokatuko dute, 21:00etatik aurrera. Hain zuzen, Julen Urangaren (Eibar; Gipuzkoa), Saatxibarren (Etxebarria) Iker Legarretaren (Bermeo) eta Ugalderen (Mañu; Bermeo) astoak lehiatuko dira Eleizalde auzoko probalekuan. Urtero bezala, azken saioan jende asko batzea aurreikusten dute antolatzaileek.