
Bermeotarrak Gasteiztik bueltan, garaipena lortu ostean
Asteburuan, Aurrera Vitoriari (Gasteiz; Araba) etxetik kanpo irabazi ostean, Bermeo Futbol Taldea play-off postuetan sartu da barriro. Hala, bertoko taldeak lehenengo lau sailkatuen artean amaitu du lehenengo itzulia, 34 puntugaz. Lehenengo itzuliko azken partidan 0-2 nagusitu ziren bermeotarrak.
Zallak Balmasedaren kontra bana bardindu ostean sartu da Bermeo play-off postuetan. Atzetik, bestalde, Gernika puntu bakarrera dute bermeotarrek.
Mailaz igo barri den taldea izan arren, Bermeo denboraldi bikaina egiten dabil, Hirugarren Mailan ezustekoa emonez. Hemeretzi partida jokatuta, bermeotarrek bederatzi partida irabazi dituzte, zazpi partida bardindu dituzte, eta hiru partida galdu dituzte.