Urteberri egunean Gernika-Lumoko emakume batek pairatutako erasoa salatu eta «azkena» izan dadila aldarrikatu dute herritarrek, Gernika-Lumon, Emakumeonganako tratu duinaren alde! lelopean. Eraso Sexistei Stop! plataformak jakinarazi duenez, 300 bat lagun bildu ziren barikuko elkarretaratzean. «Erantzun zabala izan du elkarretaratzeak eta hori seinale ona da, erasoen aurrean erantzun beharra dago», diote plataformakoek. Muxikan be salatu dute erasoa 30 lagun baino gehiagok, Bortxatzaileak sutera! lelopean egindako elkarretaratzeagaz bat eginda.