Salaketarik barik, 18 pikete epaituko dituzte hilaren 10ean
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorretik ia bi urte igaro direnean 18 lagun epaituko dituzte hilaren 10ean, Bilboko Auzitegian. Hain zuzen, informazioa banatzen pikete lanetan ari ziren 18 lagunetako bakoitzarentzat 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen du Fiskaltzak. San Juan kaleko supermerkatu batek jarritako salaketagatik identifikatu eta inputatu zituzten piketeak, baina salaketa hori, gerora, kendu egin zutela jakinarazi dute auzipetuek. Horregatik, inolako zehaztasunik barik polizia autonomikoak lehenengo eta fiskalak gero 18 lagunei delitu bat bere gradurik gorenean inputatzea salatu dute gaur, prentsaurrekoan.
Busturialdeko 26 talde eta eragileren babesa dute auzipetuek, baita 2011ko urtarrilaren 27an greba orokorrera deitu zituzten ELA, LAB, EHNE, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuena be. Hala, auzipetuei elkartasuna adierazteko eta grebarako zein pikete lanetan aritzeko eskubidea defendatzeko elkarretaratzea deitu dute adierazpenaren sinatzaileek. Urtarrilaren 8an egingo dute protesta, 19:00etan, Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren aurrean.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.