Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Saileko komunikazio arduradun izango da Aitzol Zubizarreta
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Saileko komunikazio arduradun izango da Aitzol Zubizarreta gernikarra. Kazetaria da Zubizarreta, eta ETB2 kateko ‘Egunon Euskadi’ saioko aurkezlea da gaur egun. Aurrerantzean, baina, EITB utziko du, Jaurlaritzako ardura hori hartzeko.
Aitzol Zubizarrertak 38 urte ditu, eta Canal Bizkaian hasi zen lanean. Handik Euskal Irrati Telebistara pasatu zen, eta 2005etik 2008ra ETB2ko Teleberri albistegiko aurkezlea izan zen gernikarra.